
Lepoan hartu eta segi aurrera euskal abesti abertzale bat da. Bere hitzak Telesforo Monzon bergararrak idatzi zituen; doinua, berriz, Pantxoa eta Peiok moldatu zuten.
Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzonek sorturiko hitzak oraindik egile-eskubideen pean daudelako; izan ere, Frantzian sortu zituen hitz horiek, eta, Frantziako legerian, egile-eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.