
Sarri Sarri Kortatu taldearen euskarazko abesti ezagunenetakoa da. Hitzak Fermin Muguruzak eta Josu Landak idatziak dira, eta Ruper Ordorikaren laguntza izan zuten, baina Chatty Chatty-ren moldatutako musikaren gainean egin zuten abestia.
Hitzak 1985. urtean idatzi zituzten, urte horretako San Fermin egunean etakide izateagatik kondenatutako bi preso Martuteneko espetxe barruan Imanol Larzabal kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean ostenduta ihes egin ondoren.